xortu Lab:
Weekend Break
Asteburuko programa honetan esperientzia bat eskaini genien automobilgintzaren sektorearekin lotura handia zuten pertsonei, lehiaketako autoetan sakontzeko asmoz.
Aukera honetan Rallyko autoekin garatzen dugu. Pilotu baten, rallyko kopilotuaren eta lehen formulako eta rallyko taldeetan eskarmentu handia duen ingeniari baten eskutik.
Modu praktiko batean aztertu genuen nola bihurtzen diren kaleko autoak rallyzko auto, dauden lasterketa auto mota desberdinak eta lehiaketaren munduari buruzko sarrera bat eman zen.
Hizlariek beren esperientzia anitzak partekatu zituzten eta autoekin jarduerak egin ziren, hala nola erlojupeko muntaia eta desmuntaketa. Parte-hartzaileek ere entrenamendurako erabilitako simulagailu batean kopilotatzeko aukera izan zuten, eta amaierako ginga gisa, rallyko kotxe batean kopilotu gisa joatea eta zirkuitu txiki bat egitea sentitzen zena esperimentatu zuten.