cab_servicios

Zure proiektuan dugun inplikazioa da bermerik onena

zerbitzuak

Xortuk gehitu egiten du. Gure jakintza profesionalarekin, zure eskakizunak geure egiten ditugu. Proiektu bakoitza, hazteko eta balioa eransteko aukera bikaina da guretzat.

Xortuk gehitu egiten du. Gure jakintza profesionalarekin, zure eskakizunak geure egiten ditugu. Proiektu bakoitza, hazteko eta balioa eransteko aukera bikaina da guretzat.

  • Pertsonen zerbitzura dagoen arkitektura batean sinesten dugu. Kasu egiten dizugu eta zure helburuak lor ditzazun moldatuko gara, hori da gure konpromisoa.
  • Konponbide hornitzaileak gara. Zuri erantzun arin eta eraginkorra ematen ahalegintzen gara, planteatzen dizkiguzun arazo txiki eta handiak konpontzeko.
  • Arkitekturatik haratago doan zerbitzu espezializatua eskaintzen dizugu. Beste edozeren gainetik, gure lana zerbitzu integral gisa ulertzen dugu.

gure zerbitzuak

g-informes-tecnicos

Txosten Teknikoak

Dokumentu teknikoak idazten ditugu, dauden datuen eta egindako bisiten azterketa abiapuntu hartuta, eraikinaren egungo egoeraren deskribapen zehatza sortzeko, egiturari, instalazioei, inguratzaileari, akaberei eta abarri dagokienez..

hirigintza-aholkularitza

Hirigintzako aholkularitza

Aholkularitza teknikoa ematen diogu Administrazioari, udal-gaiekin eta zerbitzuekin zerikusia duten hirigintzaren arloan. Halaber, lizitazioetarako oinarrizko dokumentu teknikoak, plegu teknikoak eta kontratazio-karatulak idazteko laguntza garatzen ditugu.

ASIST TEC

Laguntza Teknikoa

Azpiegituraren arloko zerbitzu profesionalak eskaintzen ditugu, prebentzio, zuzenketa eta mantentze jarduerak planifikatu, gainbegiratu eta kontrolatzeko.

serv_06

Nazioartekotzea

Europako, Asiako eta Amerikako nazioarteko proiektuen ikuskapena bermatzen dugu. Partner lokalak bilatzen lagunduko dizugu, proiektuak idazteko, baimenak eskatzeko eta obra-fasean gauzapena gainbegiratzeko prozesuak babestuko ditugu.

jabetzaren-arkitektoa

Project Management

400MM €-tik gorako eta 200K m² baino gehiagoko inbertsioak dituzten proiektuen kudeaketak babestuta, jabetzako arkitekto lanak eginez eraikuntza-proiektuak kudeatu eta ikuskatzeko azpiegituren arloko zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkizugu.

proiektuak-eta-obra-zuzendaritza

Proiektuak eta Obra Zuzendaritza

Eskatzen diguzun proiektuaren eraikuntza beharren garapena eta definizioa egiten dugu. Exekuzio proiektua idazten dugu, proiektua eraikitzea bideragarria izan dadin.