Skip to content
1

BILBAO BIZKAIA MUSEOAK. KANPOKO ANDELA

Zamudioko (Bizkaia) Bilbao Bizkaia Museoentzako 1.200 m2-ko museo-biltegi gisa nabea gaitzeko exekuzio-proiektua, jarduera-proiektua, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza idaztea.

Sektorea:
Museokoa/logistikoa
Kokapena:
Zamudio. Bizkaia
Bezeroa:
Bilbao Bizkaia Museoak
Egoera:
Bukatuta
3

Proiektuaren betekizun nagusietako bat zen eskuragarri zegoen azalera erabilgarria ahalik eta gehien errentagarri bihurtzea, biltegiratze-ahalmena optimizatuz. Horretarako, beste estrategia batzuen artean, eremu berezi bat proiektatzen da errailen gainean desplazatuta dauden armairu bertikal robotizatuak oinarri hartuta, espazioaren edukiera biderkatzeko.

incendios

Biltegiratu beharreko ondasunen ondare-balioa eta izaera berezia kontuan hartuta, garrantzitsua zen obren segurtasuna eta mantentze egokia bermatzea; beraz, suteen aurkako babesari buruzko azterketa sakona egin ondoren, biltegiratze-sektore independenteak proiektatzen dira, pieza bakoitzaren konposizioaren arabera, eta espazio estankoak sortzen dira, suteak itzaltzeko sistema espezifikoekin; horien artean, gas bidezko itzaltze-sistema bat nabarmentzen da.

2

Espazioak banatzean lortutako xehetasun-mailak aukera ematen du zona bakoitzaren tenperatura- eta hezetasun-baldintzak modu independentean erregulatzeko; horretarako, gela espezifiko handi bat gehitzen da, premia zorrotzak betetzeaz arduratzen diren makina guztiak instalatzeko.

 

Omako Basoa

Kortezubiko (Bizkaia) Omako basoko bidezidorren egungo egoerari buruzko txosten teknikoa idaztea.

Txosten teknikoak
Imagen nitra

Project Management, Nitra-Eslovakiako Gestamp enpresaren produkzio-planta berriaren proiektua garatzeko eta eraikitzeko prozesuan

Project Management
Imagen 1

Ekoizpen plantetarako Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Proiektua-Gestamp

 

 

Laguntza teknikoa
EDIFICIO

Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Boroako AIC konplexuko 3. faseko eraikin berriaren proiekturako jabetzako arkitekto lanetan laguntza teknikoa ematea..

Project Management
0_CABECERA

Bilboko San Mames estadioan Athletic Clubeko Museoan erabilera anitzeko aretoa egokitzeko exekuzio-proiektua diseinatu eta idaztea, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza.

Proiektuak eta obra Zuzendaritza
img

Bilboko Euskal Museoa osorik eraberritzeko proiekturako jabetzako arkitekto-lanetarako laguntza teknikoa.

 

Project Management
IMG_20190916_120342

Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintzako komisaria guztietako herritarren arretarako zerbitzuen irisgarritasun-baldintzen ebaluazioa.

Txosten teknikoak
CABECERA 1 copia

Esleipena, BILBAO KIROLAKek (Bilboko Udal Kirol Erakundea) sustatutako lizitazioarena, Bilboko (Bizkaia) Arraun Pabiloia birgaitzeko/egokitzeko obra burutzeko eta zuzentzeko proiektua idazteko dena.

Proiektuak eta obra Zuzendaritza