Skip to content
1

BILBAO BIZKAIA MUSEOAK. KANPOKO ANDELA

Zamudioko (Bizkaia) Bilbao Bizkaia Museoentzako 1.200 m2-ko museo-biltegi gisa nabea gaitzeko exekuzio-proiektua, jarduera-proiektua, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza idaztea.

Sektorea:
Museokoa/logistikoa
Kokapena:
Zamudio. Bizkaia
Bezeroa:
Bilbao Bizkaia Museoak
Egoera:
Bukatuta
3

Proiektuaren betekizun nagusietako bat zen eskuragarri zegoen azalera erabilgarria ahalik eta gehien errentagarri bihurtzea, biltegiratze-ahalmena optimizatuz. Horretarako, beste estrategia batzuen artean, eremu berezi bat proiektatzen da errailen gainean desplazatuta dauden armairu bertikal robotizatuak oinarri hartuta, espazioaren edukiera biderkatzeko.

incendios

Biltegiratu beharreko ondasunen ondare-balioa eta izaera berezia kontuan hartuta, garrantzitsua zen obren segurtasuna eta mantentze egokia bermatzea; beraz, suteen aurkako babesari buruzko azterketa sakona egin ondoren, biltegiratze-sektore independenteak proiektatzen dira, pieza bakoitzaren konposizioaren arabera, eta espazio estankoak sortzen dira, suteak itzaltzeko sistema espezifikoekin; horien artean, gas bidezko itzaltze-sistema bat nabarmentzen da.

2

Espazioak banatzean lortutako xehetasun-mailak aukera ematen du zona bakoitzaren tenperatura- eta hezetasun-baldintzak modu independentean erregulatzeko; horretarako, gela espezifiko handi bat gehitzen da, premia zorrotzak betetzeaz arduratzen diren makina guztiak instalatzeko.

 

IMG_20190916_120342

Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintzako komisaria guztietako herritarren arretarako zerbitzuen irisgarritasun-baldintzen ebaluazioa.

Txosten teknikoak
0_CABECERA

Atxondoko Mendigoikoabekoa Hotela kudeatzeko laguntza teknikoa (Bizkaia).

Laguntza teknikoa
cof

Project Management, Pitestiko (Errumania) Gestamp lantegia handitzeko proiektua garatzeko prozesuan.

Project Management
Museo Arqueológico Bilbao / Arkeologi Museoa

Bilboko Arkeologi Museoa eraikinaren fatxadaren hornikuntza-harresiaren egonkortasunari buruzko txosten teknikoa idaztea.

Txosten teknikoak
0_CABECERA

Bilboko (Bizkaia) Zorrotzako Euskal Errotak eraikinaren egungo egoera aztertzeko laguntza teknikoa.

Laguntza teknikoa
Ikea Barakaldo

Dagoeneko 10 urte baino gehiago daramatzagu Ikeari zerbitzua ematen, eta horietan Barakaldoko (Bizkaia) Dendaren zuzendaritzaren leialtasuna lortu dugu gure dedikazio eta hurbiltasunaren bidez; izan ere, zuzendaritza horretan hainbat gauzatze-proiektu, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza egin ditugu, instalazioak optimizatzeko.

Proiektuak eta obra Zuzendaritza
0_CABECERA

Amorebieta-Etxanoko Boroako AIC konplexuko Microdeco pabilioi zaharra eraisteko proiekturako jabetzako arkitekto lanetan laguntza teknikoa ematea (Bizkaia).

Project Management
0_CABECERA

Bilboko Mirasol Kondearen kalean dagoen Erreprodukzioen Museoaren eraikinaren barruan hainbat espazio egokitzeko laguntza teknikoa.

Laguntza teknikoa