Skip to content
IMG_20210914_115829_149

EKOIZPEN PLANTA BERRIAK TURKIAN

Construction Manager zerbitzuak/jabetzaren ordezkaria proiektua garatu eta 3 ekoizpen-planta berri eraiki bitartean (guztira 119.000 m2-ko 6 eraikin berri) Turkian.

Sektorea:
Automobilgintza
Kokapena:
Turkia
Bezeroa:
Gestamp
Azalera:
119.000 m²
Egoera:
Irekita
Gebze BGC-3 Render

Turkiako Gestamp enpresaren planta berria eraikitzeko, 9 eraikinekin eta 119.000 m2-ko azalerarekin, prozesuan lagundu dugu jabetzako arkitekto lanak eginez. Gestamp eta Beycelik tokiko bazkidearen arteko zubi-lana egin dugu. Ikuskapen-lanak egin ditugu inplikatutako ingeniaritzekin eta eraikuntza-enpresekin, eta eraikin berria ondo definitzeko behar besteko informazio-fluxua ahalbidetu dugu.

IMG_20211021_152459_299

Hainbat kokaleku kudeatu ditugu, kudeaketa eta koordinazio egokia ziurtatuz, diseinu arkitektonikoaren aurreko azterketen hasierako faseetatik hasi eta ekoizpen-layout faseraino. Denboran, kostuan, kalitatean eta Gestamp-ek ezarritako gutxieneko estandarrak betetzen direla bermatuz.

IMG_20210914_114151_150

Hobekuntzak egin ditugu tokiko estandarrekin alderatuta, eta, besteak beste, ikuspegi berriak ezarri ditugu ekoizpen-lerroetan, eta zirkulazioak eta fluxuak optimizatu ditugu. Energia-eraginkortasunari dagokionez, tokiko araudian eskatzen direnak baino eskakizun eraginkorragoetara egokitzea.

0_CABECERA

Bilboko Mirasol Kondearen kalean dagoen Erreprodukzioen Museoaren eraikinaren barruan hainbat espazio egokitzeko laguntza teknikoa.

Laguntza teknikoa
GLA Arasur

Rivabellosako (Araba) Arasur poligono logistikoan Gestamp-erako 8.200m²-ko ekoizpen-planta ezartzeko exekuzio-proiektua, jarduera-proiektua, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza idaztea..

Proiektuak eta obra Zuzendaritza
cof

Project Management, Pitestiko (Errumania) Gestamp lantegia handitzeko proiektua garatzeko prozesuan.

Project Management
0_CABECERA

Bilboko San Mames estadioan Athletic Clubeko Museoan erabilera anitzeko aretoa egokitzeko exekuzio-proiektua diseinatu eta idaztea, lizentzien kudeaketa eta obra-zuzendaritza.

Proiektuak eta obra Zuzendaritza
Imagen 1

Ekoizpen plantetarako Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Proiektua-Gestamp

 

 

Laguntza teknikoa
0_CABECERA

Atxondoko Mendigoikoabekoa Hotela kudeatzeko laguntza teknikoa (Bizkaia).

Laguntza teknikoa
IMG_20190916_120342

Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintzako komisaria guztietako herritarren arretarako zerbitzuen irisgarritasun-baldintzen ebaluazioa.

Txosten teknikoak
EDIFICIO

Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Boroako AIC konplexuko 3. faseko eraikin berriaren proiekturako jabetzako arkitekto lanetan laguntza teknikoa ematea..

Project Management